Posterrak

Egutegia

Laburpenen bidalketa 2011ko Urtarrilaren 23a
Laburpenen bidalketa (epearen handitzea) 2011ko Otsailaren 12a
Onarpena 2011ko Otsailaren 15a
Posterren bidalketa 2011ko Martxoaren 12a
Onarpena 2011ko Apirilaren 16a


Laburpenak

Ingeleseko eta gaztelerako posterren laburpenak Microsoft Word formatuan jaso beharko dira, DIN – A4 tamainan, tarte sinplean, Arial formatuan, 12 tamainako letrarekin, eta 2,5 zentimetroko marjina simetrikoekin. Laburpenek ezingo dute 100 hitz baino gehiago izan.

Honetaz gain, posterren laburpenek gazteleraz eta ingelesez adierazitako izenburua, egile edo egileen izen-abizen guztiak, euren instituzio eta helbide elektronikoa, gazteleraz eta ingelesez adierazitako hitz klabeak (2 eta 5 hitz bitartean) eta JEL sailkapena azaldu beharko dute.

Laburpenen amaieran autoreak aukeratutako espezialitate arloa adieraziko da eta baita komunikazio edo posterra den ere.

Laburpen guztiak Word formatuan bidaliko dira batzarreko helbide elektroniko ofizialera (xiiirem@ehu.es).

Kongresuko hizkuntza ofizialak gaztelera eta ingelesa dira, beraz, komunikazioak hizkuntza hauetan idatzi beharko dira.


Posterrak

Posterrak XIII Mundu Ekonomiako Batzarreko antolaketa batzordeak onartutako formatua jarraitu beharko dute homogeneitate maila bat bermatzeko helburuarekin.

Autoreek posterren elaboraziorako laguntza nahi badute, Power Point gida bat jaitsi dezakete hemen ; hala ere beste edozein programa erabiltzea ere posible da. Posterraren tamaina 90 zentimetro x 120 zentimetrokoa izan beharko du, orientazio bertikalean eta Arial letrarekin. Letraren neurria, kolorea eta posterreko atalak autoreen araberakoak izango dira.

Posterrak jpg edo pdf formatuetan bidaliko dira batzarreko helbide elektroniko ofizialera (xiiirem@ehu.es).

Ez da kongresuko irizpideak jarraitzen ez dituen posterrik onartuko (goiburua, neurria, orientazioa eta letra). Posterrak akreditazio mahaian entregatuko dira Maiatzaren 27an, goizeko 9:00etan; eta antolaketak ikusgai jarriko ditu.

Poster bakoitzaren kopia digital bat batzarreko akten CDan sartuko da.

Poster guztiak bi berrikuslek ebaluatuko dituzte (double-blind review delako sistema erabiliz, hain zuzen ere).