Komunikazioak

Egutegia

Laburpenen bidalketa 2011ko Urtarrilaren 23a
Laburpenen bidalketa (epearen handitzea) 2011ko Otsailaren 12a
Onarpena 2011ko Otsailaren 15a
Komunikazioen bidalketa 2011ko Martxoaren 12a
Onarpena 2011ko Apirilaren 16a


Laburpenak

Ingeleseko eta gaztelerako komunikazioen laburpenak Microsoft Word formatuan jaso beharko dira, DIN – A4 tamainan, tarte sinplean, Arial formatuan, 12 tamainako letrarekin, eta 2,5 zentimetroko marjina simetrikoekin. Laburpenek ezingo dute 100 hitz baino gehiago izan.

Honetaz gain, komunikazioen laburpenek gazteleraz eta ingelesez adierazitako izenburua, egile edo egileen izen-abizen guztiak, euren instituzio eta helbide elektronikoa, gazteleraz eta ingelesez adierazitako hitz klabeak (2 eta 5 hitz bitartean) eta JEL sailkapena azaldu beharko dute.

Laburpenen amaieran egileak aukeratutako espezialitate arloa adieraziko da eta baita komunikazio edo posterra den ere.

Laburpen guztiak Word formatuan bidaliko dira batzarreko helbide elektroniko ofizialera (xiiirem@ehu.es).

Kongresuko hizkuntza ofizialak gaztelera eta ingelesa dira, beraz, komunikazioak hizkuntza hauetan idatzi beharko dira.


Komunikazioak

Komunikazioak Microsoft Word formatuan jaso beharko dira (Vista edo aurreko edizioan), tarte sinplean, Arial formatuan, 12 tamainako letrarekin, 2,5 zentimetroko marjina simetrikoekin eta zenbakitutako orriekin. Dokumentu batek ezingo ditu 30 orri baino gehiago izan (DIN – A4 tamainarekin). Oharrak orri azpian adierazi beharko dira, modu gorakorrean zenbakituak eta 10 tamainako letrarekin.

Dokumentuaren lehenengo orrian gazteleraz eta ingelesez adierazitako izenburua, egile edo egileen izen-abizen guztiak, euren instituzio eta helbide elektronikoa, gazteleraz zein ingelesez adierazitako laburpen analitikoa (100 hitz gutxi gorabehera), gazteleraz eta ingelesez adierazitako gako-hitzak (2 eta 5 hitz bitartean) eta JEL sailkapena jaso beharko dira (2 digituetan). Mundu Ekonomiako “Jose Sampedro” IV. Sarira aurkeztu nahi bada, komunikazioko lehenengo orrialdearen bukaeran adierazi beharko da.

Testuan atxikitako taulak, grafikoak eta irudiak ordenaturik eta ondo adierazitako erreferentziekin jaso beharko dira. Bakoitzak dagokion mota (taula, grafiko edo irudia den), zenbakia eta modu gorakorrean adierazita egon beharko dute.

Testuan agertzen diren aipu bibliografikoak parentesi artean azaldu behar dira. Bertan, egile edo egileen abizenak, argitalpen urtea eta orri zenbakiak adieraziko dira.

Adibidea: (Sampedro, 1972: 32-33)

Aipu bibliografikoak testu bukaeran adierazi behar dira, koska frantzesarekin, eta egile edo egileen orden alfabetikoari jarraituz. Liburuen forma hau jarraituko dute: Abizenak. Koma. Izenaren inizialak. Parentesi artean agertuko den argitalpen urtea. Bi puntu. Liburuaren izenburua letra etzanean. Koma. Argitaletxea. Koma. Argitalpen lekua. Koma. Lehenengo argitalpen data, parentesi artean. Artikuluek forma hau jarraituko dute: Abizenak. Koma. Izenaren inizialak. Parentesi artean agertuko den argitalpen urtea. Bi puntu.Artikuluaren izenburua komatxo artean. Koma. Aldizkariaren izenburua letra etzanean. Koma. Aldizkariaren liburukia eta zenbakia. Koma. Hasiera eta amaierako orrialdea.

Egile bakar bat duen liburu baten adibidea: Sampedro, J. L. (1972): Conciencia de subdesarrollo, Salvat, Barcelona.

Egile anitzeko liburu baten adibidea: Sampedro, J. L. y Martínez Cortiña, R. (1975): Estructura Económica. Teoría básica y estructura mundial, Ariel, Barcelona, (1ª ed. 1969).

Aldizkari batean argitaratutako artikulu baten adibidea: Sampedro, J. L. (1999): “Una visión del subdesarrollo hace 30 años”,Revista de Economía Mundial, 1, 135-143.

Dokumentu guztiak Word formatuan bidaliko dira batzarreko helbide elektroniko ofizialera (xiiirem@ehu.es).

“José Luis Sampedro” txapelketan parte hartu nahi duenak komunikazioaren lehenengo orrialdearen bukaeran adierazi beharko du.

Komunikazio bakoitzaren kopia digital bat batzarreko akten CDan sartuko da. Komunikazio guztiak bi berrikuslek ebaluatuko dituzte (double-blind review delako sistema erabiliz, hain zuzen ere).