Mundu Ekonomiako Sozietateak (MES), munduko ekonomiaren arloko ikerkuntza sustatu eta zabaltzeko helburuarekin, “José Luis Sampedro” IV lehiaketa antolatu du, ondorengo oinarriekin:
1. Ikerkuntzako sari eta accesit bana banatuko dira, XIII Mundu Ekonomiako Batzarrean (XIII MEB) aurkezten diren komunikazioen artean.
2. Ikerkuntza lanek munduko ekonomiaren arloa jorratu beharko dute.
3. Lehenengo sariaren diru-kopurua 1.000 € izango da. Saritutako lanei diploma emango zaie eta Munduko Ekonomiako Aldizkarian argitaratuko dira, jasotako sariaren berariazko aipamenarekin.
4. Entrega-epea, XIII MEBean komunikazioak aurkezteko bera izango da, beharrezkoa izango delarik egileak deialdian parte hartzeko nahia espresuki adieraztea.
5. Lehiaketan parte hartuko duten lan eta egileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
• REM-eko komunikazioetarako zehaztutako baldintzak jarraituz lana bidaltzea.
• XIII MEBeko Batzar Zientifikoaren ebaluaketa positiboa.
• XIII MEBean izen-ematea.
• XIII MEBean, dagokion mahaian komunikazioa aurkeztea.
6. Lanek ebaluaketa bikoitza jasango dute.
• Lehenengoa XIII MEBeko arlo tematikoetako presidenteek burutuko dute, bosgarren klausula betetzen duten lanen kalifikazioa egingo dutelarik.
• Kalifikazio altuena lortzen duten lanak berriz ere ebaluatuko dira, Mundu Ekonomiako Sozietateak horretarako izendatutako epaimahai baten bitartez. MESeko Presidentea (edo beronek eskuordetutako norbait) epaimahaiko buru izango da, . MESeko Idazkari Nagusia epaimahaiko idazkaria izango da (iritziarekin, baina botorik gabe), eta epaimahaia mundu mailako ekonomiaren arloko lau akademiko edo profesional entzutetsuk osatuko dute.
7. Epaimahaiak dagokion saria eman gabe utzi ahal izango du, aurkeztutako lanek beharreko merezimendurik ez dutela kontsideratzen badu.
8. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da.
9. Sariaren ordainketa banku-txeke bidez egingo da.
10. Saritutako lanek, era esklusiboan emango dizkiote argitaratze-eskubideak Munduko Ekonomiako Aldizkariari
11. Deialdi honetan parte hartzeak oinarrien berariazko onarpena dakar.
Lehiaketan parte hartzen duten komunikazioak ondorengo formularioaren arabera ebaluatuko dira.