Mundu Ekonomiako Sozietatea, 1999an Huelvako Unibertsitatean ospatu zen Lehenengo Mundu Ekonomiako Batzarrean sortu zen elkarte zientifikoa da. Sortu zenetik gaur arte, elkarte honek dimentsio internazional bat lortu du; izan ere herrialde desberdinetako kideak sartu baitira betan (Espainia, Mexiko, Brasil, Argentina, Txile, Ekuador, Peru, Kolonbia, Portuga, Erresuma Batua, Suitza, Frantzia, Alemania, Israel, Maroko…). Gainera, bere tamaina areagotu egin da, eta dagoeneko 250 kidetik gora ditu; bertan, unibertsitateko irakaleak, ikertzaileak, enpresariak, aholkulariak, eta nazioarteko funtzionarioak aurki ditzakegu.
Eratu zen urtetik bertatik, Mundu Ekonomiako Sozietateak Mundu Ekonomiako Aldizkaria argitaratu du Huelvako Unibertsitateko Publikazio Zerbitzuarekin batera. Aldizkari honek nazioarteko babes handia lortu du eta nazioarteko datu baserik nagusienetan indexaturik dago, besteak beste: EBSCO Publishing, DOAJ, EconLit, Latindex, Ulrich’s, CINDOC, Dialnet, Latindex, Social Sciences Citation Index edo Journal Citation Report.
Mundu Ekonomiako Sozietatea urtero elkartzen da Mundu Ekonomiako Batzarrak deritzonetan. Batzar hauek iritzi eta ikuspegi desberdinei irekita dauden nazioarteko elkarguneak dira, eta bertan Mundu Ekonomiaren Analisia helburu duten ikerketa lanak aurkeztu eta eztabaidatzen dira. Honetaz gain, ikertzaile, irakasle, ikasle eta ekonomiako gainerako profesionalentzat elkartze eta eztabaida gune ere badira.
Mundu Ekonomiako 12. batzarraren ostean (Huelvako Unibertsitatea, Leongo Unibertsitatea, Madrileko San Pablo CEU Unibertsitatea, A Coruñako Unibertsitatea, Sevillako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Madrileko Unibertsitate Konplutensea, Madrileko Unibertsitate Autonomoa, Bartzelonako Unibertsitatea, Huelvako Unibertsitatea, eta Santiagoko Unibertsitatea), Mundu Ekonomiako Sozietateak XIII. Mundu Ekonomiako Batzarra Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzeko proposamena onartu zuen.
XIII. Mundu Ekonomiako Batzar hau, EHUko Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan ospatuko da 2011eko Maiatzaren 25, 26 eta 27an. Espezialitate arloez gain, kongresuak, gaur egungo krisiak eta munduko sistema ekonomikoan emandako aldaketek Munduko Gobernantzan eragin duten arazoei buruzko eztabaidak izango ditu bereziki hizpide. Orain arte gonbidapena onartu duten pertsonen artean honako hauek ditugu: Daniel Innerarity, Politika eta gizarte filosofiako Katedraduna, Ikerbasqueko ikertzailea eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko Zuzendaria; Michel Camdessus, NMFko zuzendari ohia; eta Josep Borrel, Europako Parlamentuko presidente ohia eta Florentziako Europar Institutuko errektore dena.